XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibaietako ekosistemak kontserbatzeko eta kudeatzeko Foru Lege proiektu bat Parlamentuari igortzeari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, José Javier Sánchez Turrillas Foru Parlamentario jaunak ibaietako ekosistemak kontserbatzeko eta kudeatzeko Foru Lege proiektu bat Parlamentuari igortzeari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.

Galdera hori 1998ko martxoaren 31ko 22. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1998ko apirilaren 30ean

Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía

ERANTZUNA

Socialistas del Parlamento de Navarra Parlamentuko Taldeko Jose Javier Sanchez Turillas Foru Parlamentario jaunak idatziz erantzuteko galdera egin du Ibaietako Ekosistemak Kontserbatzeko eta Kudeatzeko Foru Lege proiektu bat Nafarroako Parlamentuari igortzeari buruz.

Hona Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilariaren erantzuna:

1.- Zer-nolako lan egin du, egiten ari da edo egiteko asmoa du Nafarroako Gobernuak duela urtebete Nafarroako Parlamentuak eskatu zion Ibaietako Ekosistemak Kontserbatzeko eta Kudeatzeko Foru Legea idazteko?

Bada denbora dezente Nafarroako Gobernuak eskutan duela eskatutako Ibaietako Ekosistemak Kontserbatzeko eta Kudeatzeko Foru Legeko proiekturako oinarria den lan-zirriborroa.

Halere, eta gai honetan dauden eskumen desberdinak (Estatuarenak eta Foru Komunitatearenak) direla eta ez direla, eta Estatu mailan ibaietako ekosistemetan eragina duten zenbait alderditan datorren aldaketa dela-eta, azken ukituak falta zaizkio oraindik zirriborro horri.